Hainbat herritarrek beren burua egokiro identifikatu ez omen duen pertsona, talde edo erakunde baten telefono bidezko galdeketak jaso dituztela  jakin du Udalak.

Hainbat herritar kontaktuan jarri dira Bergarako Udalarekin azken egunetan beren joera politiko eta pertsonalei buruzko galdeketa telefonikoak jaso dituztelako eta galdeketa hauen atzean Bergarako Udala ote zegoen galde egin digute.

Honen aurrean, Bergarako Udalak adierazi nahi du ezetz, erakunde hau ez dela ari herritarren artean inolako galdeketa telefonikorik egiten.

Bergarako Udalaren gomendioa da horrelako deirik jasoz gero galderen egilearen eta erakundearen datuak eska ditzatela, berariazkoak direla kontrastatu ahal izateko eta soilik fidagarri suertatuz gero erantzuteko.