Bergarako Udal Artxiboak "Debagoieneko emakumeak gerra zibilean eta frankismoan" erakusketa antolatu du Aroztegin ikusgai egongo dena martxoaren 23ra arte.

Erakusketa honen helburua da emakumearen bizimodua, eginkizunak eta eguneroko bizitza erakustea, argazki eta objektuen bidez. Bergarako berezitasunetako bat herrian izan dugun industria-mota da: ehungintza. Bertan emakume askok lan egiten zuen, beste lantegietan ez bezala.

Guztira 7 argazki-panel (Ekin Emakume Elkarteak egindakoak) eta Bergarako Udal Artxiboak utzitako gure herriko argazkiak eta objektuak daude erakusgarri. Horrez gain, Badihardugu elkarteak emakumearen inguruan egindako ikus-entzunezko bideo didaktikoa ere ikusi ahalko da.

Erakusketa hau Udalak duen Berdintasun Planean txertatzen da. Udal artxibotik emakumearen presentzia eta lana begibistaratu nahi izan dugu, gerra zibilaren eta frankismoaren garaian emakumea nola bizi zen azaltzeko eta orduko gizartea nolakoa zen ezagutzeko. Ildo beretik, “Lan eta lan emakumea Bergaran” ikerketa-lana egin eta argitaratu berri da. Eta jasotakoa irakaskuntzan erabili ahal izateko ikus-entzunezko bideo didaktikoa ere egin da.

Ordutegia:
-    asteartetik ostiralera: 18:00-20:30
-    larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30
-    igandeetan: 12:00-14:00