• Aldundiaren Jauregia, Donostiako Gipuzkoa plazan dagoena, bertatik bertara ezagutzeko aukera dute aurrerantzean herritarrek.
  • Matín Garitano diputatu nagusiak hartu zituen bergararrak.

 

Jauregiaren historia, aretoak eta bertan gordetzen den ondareaz gain, eguneroko funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera azaltzen duen bisita gidatua eskaintzen du Aldundiak.

San Joxepe Bergarako Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteko kideak izan dira bisitaz gozatzen lehenak. Donostiara antolatutako txangoaren baitan, Jauregira joan baitziren berau ezagutzera. Bertan, Martin Garitano diputatu nagusiak berak egin zien harrera.

Bisita eskaerak egiteko helbide honetara idatzei behar dute interesa dutenek:  info.gipuzkoa@gipuzkoa.net