Orain dela bi urte hasi zen Bergarako Udala herriko hainbat gune eta eraikini buruzko seinale informatiboak jartzen eta laster 12 berri izango ditugu herrian: 10 seinale eta 2 panel informatibo.

  • Seinaleak: Epaitegia, Harategi-Arrandegi zaharra, Iturbe etxea, Errotalde, Errekalde, Azedo Loiola, Monja zaharrak, Bereterio, Iturritxo, Sequera – Gerendain.
  • Panelak: Angiolillori buruzkoa eta Kasko historikoari buruzkoa.

Hauek urrez jarritako 20 plaka informatiboei eta 4 panelei gehituko zaizkie. Horrez gain, auto karabana guneetan lehendik jarrita zegoen panel informatiboa moduko bi jarriko dira (bus geltokian eta kanposantuko sarreran) eta herriko sarrera nagusietan ere ongi etorria ematen duten panel zaharrak ordezkatuko dira.

Seinale hauek bi helburu betetzen dituzte:

  • Bergararren artean bertoko monumentalitateari buruzko oinarrizko informazioa hedatzea.
  • Bergarara bisitan datozenei direnei herrian kokatzen laguntzen die eta euren bisitak antolatzeko eta burutzeko erraztasuna ematen die.

Lehiaketa abian

Bergara Pass deskontu txartela eta erreilenuak zozketatuko dira goian aipatutako etxe horien argazkiren bat  turismoa@bergara.eus edo twitteren bidez @bergaraturismo-ri bidalita.

Argazkiak bidaltzeko aukera zabalik dago martxoaren 31ra arte.