Datorren Apirilaren 8an Azoka Bergaratzen prozesuaren Bateratze Saioa izango da, 18:30etan. Udal Pleno Aretoan.

Prozesuaren hito garrantzitsu bat suposatuko du Bateratze Saioak, izan ere ildo desberdinetako lan taldeetan egindako proposamenak ezagutzeko eta partekatzeko aukera eskainiko du.

Udalak gonbita luzatzen die bergarar guztiei, egindako bileretan parte hartu dutenei zein ez dutenei, bertara hurbiltzeko eta azaldu diren ideiak hobetzeko proposamenak egin ditzaten; baita proposamen berriak luzatu ere.

Aste honetan egin diren bilei buruzko informazioa duzue jarraian:


1go sektoreko saioa

Apirilaren 1ean izan zen lehenengo sektoreko bigarren lan saioa. Lehenengo saioan adostutakoak sakondu eta zehazten jardun zuten parte hartzaileek, apirilaren 8an izango den bateratze saiora taldeko proposamenak eramateko asmoz.

Horretaz gain, sektorearen egoera eta baldintzen berri ezagutzeko aukera ere eskaini zuen saioak.
 

Aisialdi gunea: Antolaketa saioak

Martxoaren 15ean izandako “Haurren Aisialdia: ezagutu, hausnartu eta parte hartu” jardunaldian egindako talde dinamiketan Bergarako aisialdiaren inguruan hausnartzeko aukera izan ondoren, bertan jasotako ezaugarriak aisialdi gunean nola islatu izan da lanketa gai nagusia saio hauetan.

Aurrez izandako partaidetzagatik eta erakutsitako interesagatik, bi lan saio egin dira: bata arratsaldez eta bestea goizez. Honela guraso eta hezitzaile ugari izan dira aisialdi gunearen antolaketa definitzeko lanean jardun dutenak.
 

Azoka Bergaratzen- en baitan izandako ekimen guztien informazioa duzue hemen.