Azken ukituen faltan dena dago antolatuta maiatzaren 10ean arratsaldeko 18:00an Bergarako San Martin plazan egingo den Bergara Bizi I Moda Erakustaldirako.

Bertan Bergarako 32 denda eta komertziok beren moda eskaintza zabala erakutsiko dute, pasarelan, modelo lanak egingo dituzten hainbat herritarren laguntzarekin.

Moda desfileaz gain, bestelako ekimenak ere izango dira:

  • Dantza ikuskizuna: Candemtown Dance Studio-ko ikasleek antolatutako koreografia ikusteko aukera izango dugu desfilearen atsedenaldian.
  • Zozketa: Astean zehar Bergarako komertzioetan erosi dutenek jasotako txartelen artean 150 euroko erosketa bonua zozketatuko da.

Argazki onenaren lehiaketa Twitter eta Instagram-en

Horrez gain, sare sozialen bitartez, argazki lehiaketa egingo da. Lehiaketa honek bi irabazle izango ditu: argazki onenari saria (150 euroko erosketa bonua) eta bozkatzaileen artean egingo den zozketa (50 euroko erosketa bonua):

  • Lehiaketan parte hartzeko: Twitter eta Instagram sareetan #BergaraBizi traola erabilita maiatzaren 10a eta 12a (eguerdiko 13.00ak arte) bitartean igotako argazki guztiak sartuko dira lehiaketan.
  • Argazki onena aukeratzeko: Argazki hauek guztiak Bergara Bizi-ren blogera jasoko dira eta bertan herritarrek bozkatzeko aukera izango dute maiatzaren 16ra arte. Bozkatzaileen artean zozketa bidez aukeratuko da irabazlea.