“Gure seme-alaba nerabezarora iritsi dira; dagoeneko ez dute gurasoen premiarik? beraien heziketan nola jokatzen dugu gurasook?" izenburupean hitzaldia izango da datorren maiatzaren 21ean, Irizar Jauregian, 18:00etan.

Hitzaldia Etxadiko kideek emango dute, hau da, Orientazio Psikologikorako Zerbitzua eskaintzen duten profesionalek.

Hitzaldiaz gain, bertaratzen direnek azken sei urteotan martxan dagoen Familientzako Orientazio Psikologikorako Zerbitzuaren inguruko informazioa jasoko dute.

Joateko interesa dutenei izena aurrez ematea eskertzen zaie, Irizarren gela egokia lotzeko. Horretarako 943.779.126 telefonora dei daiteke.

Hitzaldiaren datuak

  • TOKIA: Irizar jauregian
  • NOIZ: maiatzaren 21ean, arratsaldeko 6:00etan.
  • HIZKUNTZA: Gaztelaniaz