Hauxe da, alkatearen aginduz, publikatutako iragarki ofiziala (jaitsi word dokumentua):

1. Bergarako Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren 24-B areako eta 24C.1 exekuzio unitateko B eta C-1 partzeletan “Lotzen S.L.” eta “Ortelbar Promociones S.L.”enpresek sustatuta eraikiko diren babes publikoko erregimen tasatuko (1,7 koefizientearekin) 12 etxebizitzen -garajearekin batera- notario aurreko zozketaren emaitzak berrestea eta honenbestez jarraian zehazten diren etxebizitzen eta garajeen behin-behineko adjudikazioak egitea:

2. Aipatutako notario aurreko zozketan finkatutako jarraiako itxaron zerrenda berrestea:

1.- GARIKOITZ LAZKANO MAIZA

2.- AXIER ARBULU URIBESALGO

3.- ANE ERDABIDE LOMBIDE

3. Behin-behineko adjudikazioak adjudikazio-hartzaileei jakinaraztea. Honenbestez, adjudikazio-hartzaileek zozketa arautu duten oinarrien 9. artikuluan xedatutakoa bete beharko dute. Horrela, behin-behineko esleipendunak behin betikoak bihurtuko dira.

4. Behin-behineko esleipendunen zerrendak, itxaron-zerrenda barne, Udalaren iragarki oholean eta internet-orrian argitaratzea.

5. Aldi berean, babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko adjudikazio-hartzaileak eta etxebizitza tasatuen adjudikazio-hartzaileak izan direnei, erabakia jakinarazten zaienetik kontatzen hasita, 10 eguneko epea ematea Udaletxean bietatik bat aukeratzeko.

6. Erabakia jakinaraztea Josu Arregui Ugarte jaunari “Erregetxo UTE” enpresaren izenean, eta Etxebideri.

Eranskinak: