Kutxazain automatikoak lurzoru publikoa okupatzeagatik ordaindu beharreko tasaren 2104ko epea maiatzaren 16tik uztailaren 16a bitartekoa izango da.

Erreziboak helbideratuta dituztenei uztailaren 16an zordunduko zaizkie tasa, baimendutako finantza erakunde eta kontu korrontean.

Helbideratu gabe dituztenek, berriz, erreziboak aldez aurretik adierazitako zerga-helbidean jasoko dituzte. Ordainketa egiteko moduak honako hauek izango dira: udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, finantza erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu tekematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko dela.

Informazio zehatzagoa hemen