Udaberrian bete-betean sartuta eta udarako bidean gauden garaian, herriko hainbat lorategi eta berdegunetan sasoiko landareak jarriko ditu Bergarako Udalaren lorezaintza zerbitzuak.

Garaiko landareak berdeguneetan

Gure udalerria apainduko duten loreen artean sasoiko 25 landare mota izango dira, besteak beste begoniak, salvia, zinnia, scaveola, ageratum, berbena, santivalia, cineraria edota gaura.

Guztira 300 metro karratuko azalera landatuko dira eta horretarako 6.795 euro bideratu ditu Udalak.

Gogoratuko dugu 2012 urteaz geroztik urtean behin soilik egiten dela sasoiko landareen landaketa, izan ere, urte horretara arte bi landaketa egiten ziren urtean zehar: udaberri-uda eta udazken-negu sasoikoak. Egoera ekonomiko zailak direla eta, ordea, bi landaketetariko bat kentzeko erabakia hartu zen.

Landareek, udalerria apaintzen laguntzeaz gain, herritarren bizi kalitatea hobetzen dute eta gure herriko berdeguneez gozatzeko aukera berezia eskaintzen digute.

 

 

 

Garaiko landareak berdeguneetan
Eranskinak: