Herritarrekin Herrira egitasmoaren baitan, Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak Bergarako errealitatea ezagutzeko eta herritarrekin zuzeneko harremana izateko bisita egingo du gure herria eguenean, maiatzak 29.

Bisita honen baitan, Garitano diputatu nagusiak gure herrian abian dauden hainbat ekimenen berri jasoko du, tartean Oxirondora hurbilduko da Azoka Bergaratzen proiektuaren berri jakitera eta Enpresare osatzen duten eragileekin bilera ere egingo du.

Horrekin batera, Martin Garitanorekin eta foru ordezkariekin bilera irekia egingo da bergararrok galderak eta iradokizunak egiteko aukera izan dezagun.

Herritarrekin bilera irekia

  • Maiatzak 29
  • 19:00etan
  • Udaletxeko udalbatzen aretoan