Bergara Bizi egitasmoak Udaberri Eguna antolatu du larunbaterako, maiatzak 31. Bolun egingo da bertako komertzioek herriko beste hainbat eragilerekin batera antolatuta eta jai herrikoi izateko helburuarekin.

Horrela bada, maiatzaren 31n, egun osoan zehar, Bolu bizi bizirik izango da hurbiltzen diren guztientzako hainbat ekimen eskainita: haur zein helduentzako taila eta zeramika tailerrak, pintxo dastaketak eta arte erakusketak, zumba eta aretoko dantzak eta musikak lagunduta. Noski, hau guztia auzoko komertzioetan aurki dezakegun eskaintzarekin osatua egongo da.

Zergatik ekimena?

Boluko Udaberri Egunak gainera, aurrera begira Bergarako puntu desberdinetan gauzatzea nahi den era honetako beste hainbaten artean lehena izan nahi du.

Bergara Bizi egitasmoak adierazi duenez,  Bergarak herri bezala duen egitura ikusita, auzoetan ekimen ezberdinak antolatzeko aukera bikaina dago eta horrelako "jailadiek" hainbat ekarpen egin diezaiokete tokiko komertzioari zein herriari, tartean:

  • Auzoetako komertzioen presentzia bermatzea.
  • Auzoan dinamikak sortzea; auzokoentzat zein gainontzeko herritarrentzat, egun batez auzora hurbiltzea errazteko.
  • Auzoetan komertzioak duen garrantzia erakusteko eta komertzioak auzoaren parte direla islatzeko.

Horregatik, honelako ekimenen bitartez bultzadatxo bat emateko nahia adierazu du Bergara Bizik auzoetan giroa sortzeko eta hobetzeko.

 

Bolu

bolu udalberri eguna