Martxan dago “DEBAGOIENEKO EROSKETA BONUAK” kanpaina, herritarrak bertako dendetan erostera bultzatzeko egitasmoa. Debagoieneko herritarrek 25 euroko balioa duen bonua erosi ahal izango dute 20 euroren truke, kanpainara atxikituta dauden Debagoieneko hainbat dendetan erosketak egin ahal izateko.

BONUAK ESKURATZEKO

“DEBAGOIENEKO EROSKETA BONUAK” irailaren 30era arte eskuratu daitezke agortu bitartean ondorengo lekuetan:

  • Arrasate: Debagoieneko Mankomunitatea, 943793090.
  • Aretxabaleta: Arkupe Kultur Etxea.
  • Antzuola: Udaletxean (goizez). / Liburutegian (arratsaldez).
  • Bergara: Kultur etxeko sarreran, Errotalde jauregian.
  • Elgeta: Julianen kioskoan.
  • Eskoriatza: Ibarraundi Museoa.
  • Leintz Gatzaga: Labidea.
  • Oñati: Udaletxea.

BONUA

Pertsonako bonu bakarra erosi ahal izango da, horregatik bonua erostean NAN dokumentua erakustea beharrezkoa izango da. Guztira 2.000 bonu kaleratuko dira eta irailaren 30era arte erabili ahalko dira. Bonuak erabili ahal izateko gutxieneko gastua 25€-koa izan beharko du eta erosketa ticket bakoitzeko bonu bakarra onartuko da.

Atxikitako saltokiak

Hemen duzu atxikitako saltokien zerrenda. Saltokiak kanpainara ondorengo tokietako batean atxikitu daitezke irailaren 30era bitartean eta gainontzekoengandik bereizteko parte hartzen duten dendek kartel bereizgarri bat izango dute. Bonoak eskuratu daitezkeen toki beretan atxiki daiteke.

informazio gehiago