Bergarako irabazi-asmorik gabeko kultura talde eta elkarteek, 2014an garatuko dituzten jarduera eta ekintzetarako diru-laguntzak eskatzeko epea irekita dago.

Jarduera horiek Udaleko Jarduera, Kultur Talde eta Jaiak batzordeak dituen helburuekin bat etorri beharko dira, hau da, herrian kultura jarduerak eskaintzea, Bergaran zein kanpoan burututako jardueretan Bergarako herriaren izena ezagutzera ematea, herriko jardueratan parte hartzea eta Bergarako herritarren eta gainerako kultura elkarteen arteko lankidetza bultzatzea. Hori guztia, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatuz.

Diru-laguntza banaketa honetatik kanpo geratuko dira elkarte edo talde eskatzaileek zuzenean antolatzen ez dituzten jarduerak edo egitasmoak eta baita emakumeenganako nolabaiteko diskriminazioa aurrera eramaten duten talde edo elkarteak.

Eskaera egiteko:

Eskaerak astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara, Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira uztailaren 20a baino lehen.