Eskaerak aurkezteko epea UZTAILAREN 22AN, 12:00etan bukatuko da.

San Martin jaiak direla eta, 2014ko irailean bi txona jarriko ditu Udalak. Berauen esplotazioa adjudikatzeko eskariek egiteko aukera irekita dago. Bergarakoak izan eta irabazi asmorik ez duten Kultura edo Kirol Elkarteek, Talde Herrikoiek eta elkarte benefikoek aurkez ditzakete eskaerak. Eskatzaileen artean zozketa bidez egingo da txozna bakoitzaren adjudikazioa.

San Martin plazan kokatuko den Txozna

Irailaren 13an, 14an, 15ean eta 16an San Martin plazan kokatuko da, San Martin plaza jaietan girotzeko helburuarekin.

Halaber, irailaren 13an, Feria egunean, plaza girotzeaz gain herriko hainbat harategik (Bergarako udalak adieraziko die aurrez zeintzuk diren)  eurek  eta Bergaran egindako odolosteak  ezagutzera emateko dohain emango dizkieten odolosteak saltzea ere bada deialdiaren xedea.

Munibe plazako Txozna

2014ko irailaren 13an Munibe plazan Udalak jarriko duen txosnaren arrazoia da TALOAK feria egunean banatzea.