• Diputazioak 1.717.000 €ko laguntza eman dio Udalari

• Bergararako, oso pozgarria den albistea da, Udal Gobernuaren iritziz

• Udalak, Arrizuriaga jauregia eta Diputazioako laguntza oso hau emango dio UNEDari Errege Mintegiaren truke

• UNEDak bereak egingo ditu Arrizuriagako obrak Udal Gobernuaren iritziz

 

Bergara eta bergararrentzat pozgarria den albiste baten berri eman nahi diogu herriari.

Aurreko uztailaren 29an ospatu zen Diputatu kontseiluan erabaki zen Errege Seminarioa eta Arrizuriagaren arteko permuta gauzatu ahal izateko Bergarako udalari 1.717.000 €ko diru laguntza ematea.

Diru laguntza horri esker Bergarako udalak Errege Mintegia eskuratuko du, besteak beste, bertan Kultura erabilera anitzerako gunea eta museoa kokatzeko. Bestalde, behin permuta gauzatuta, Arrizuriaga jauregian UNEDak egoitza kokatzeko egokitzapen obrak egin ahal izango ditu, horretarako propio UNED-Bergara fundazioak onartuko duen aparteko aurrekontu batekin.

Etorkizunean guzti honek herriaren garapen ekonomiko, sozial eta kulturalari mesede handia egingo dionez, oso balorazio positiboa egiten du Udal Gobernuak.

 

Beste zenbait datu

-2006an estatuak UNED

-Bergara fundazioari laga zion Errege Mintegia eta honek 2008ko abenduan erosi egin zuen 1M€ gatik.

-Erosi ondoren Aranzadi Ikastolari utzi zion 75 urterako eraikinaren zati bat.

-2009an udalak UNED fundazioari permuta planteatu zion, baina, honek onartu ez zuenez, Errege Seminarioan oinarrizko egitura obra batzuk egitea erabaki zen, betiere, etorkizunean udalak eman nahi zizkion erabilerak baldintzatzen ez zituztenak.

-Aurten, ekainaren 6an egin zen Patronatuko bileran onartu da Errege Seminarioa Arrizuriaga jauregiagatik permutatzea “aukera emango baitu UNED-Bergara zentro elkartuaren eta Bergarako Udalaren instalazioak eta funtzionalitatea nabarmen hobetzeko”.

-Eraikin bien artean dagoen aldea estaltzeko (1.717.000 €) Donostiako Diputazioak diru laguntza bat eman dio Bergarako udalari.

-Arrizuriaga egokitzeko aurrekontua 3,20 M€koa da, eta UNED. Bergara fundazioak bere gain hartuko du, obrak ordaintzeko permutagatik jasotako dirua eta UNED-Bergara fundazioak onartuko duen aparteko aurrekontu bat erabiliko ditu.