Kanpotik etorri eta euskara ikasteko interesa duzuen guztiondako eskaintza berezia: euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu dute Bergarako Udalak eta Udal Euskaltegiak, HABErekin elkarlanean. Ikastaro honetan Euskal Herrira etorri berriei egokitutako metodologia eta materiala erabiliko da.

Ikastaroaren zehaztasunak hauek dira:

o       60 orduko harrera ikastaroa Bergarako Udal Euskaltegian.

o       16 urtetik gorakoentzako ikastaroa izango da.

o       Astean 4 ordu, 2 egunetan banatuta: astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun.

o       Egunak eta orduak aukeran laga ditugu oraingoz, zein komeni zaizun adierazi beharko diguzu eskaria egiteko orrian.

Oharra: eskariak jaso ondoren erabakiko da zein egun eta ordutan izango diren klaseak eta horren berri emango zaie interesa agertu dutenei.

o       Izena emateko epea: 2014ko irailaren 30era arte.

o       Ikastaroaren hasiera: 2014ko urriaren 7a.

o       Prezioa: 10 euro. Behin ikastaroa amaituta, itzuli egingo da kopuru hori, ikasleak gutxienez % 85eko asistentzia izaten badu.

o       Izena emateko tokiak (bertara joanda edo telefonoz):

o       Udal Euskaltegia. Barrenkalea, 33 (Irizar jauregia). Telefonoa: 943 76 44 53

Aukera egokia euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko; hortaz, izena ematera animatzen zaituztegu. Horretarako ondorengo datuak bete eta Euskaltegira joan edo telefonoz deitu dezakezue.

Eskaria egiteko behar diren datuak:

 

Izen-abizenak: ........................................................…….......................................... Jaioterria: ..................................................

Helbidea:  ......................................................………............................ Telefono zenbakia: ......................................................

Aukeratutako egunak eta ordutegia (X batekin markatu komeni zaizkizunak):

Egunak:

 

 

       Ordutegia:

9:00 – 11:00

 

 

Astelehen eta asteazken

 

 

15:00 – 17:00

 

 

Astearte eta ostegun

 

 

19:00 – 21:00

 

Oharra: Euskara ikasteko interesa baduzu, baina eskaintza honetako egun edota orduetara moldatzerik ez baduzu, adierazi noiz ahal izango zenukeen? (asteko eguna, ordua...):

................................................................................................................................................................................

................................................................................................................................................................................

Arloa: