Dagoeneko publikatu dira lanak aurkezteko baldintzak arautzen dituzten pleguak. Eskaerak aurkeztuta batzorde misto batek erabakiko du zeintzuk izango diren ikusgarri jarriko diren erakusketak.

Aroztegi Aretoan urte osoan ikusgai egoten dira hainbat artistaren lanak. Datorren urtean beren lanak Bergarako Areto honetan erakutsi nahi dituzten artistek alboko pleguetan zehazten diren baldintzak bete behar dituzte eta berauetan atxikita datorren eskaera orria beteta aurkeztu 2014ko urriaren 31a baino lehen.

Eskaera orriarekin batera artisten beren lanen erakusgarri bat aurkeztu beharko dute beren obraren lagin baten argazkiak aurkeztuta.

Batzorde misto batek aurkeztutako eskaera guztiak aztertu ondoren, aukeraketa egin eta urteko programazioa egingo du. Programazioa ez da osatuko derrigorrez aurkeztutako eskaera guztiekin; hau da, eskaera aurkezteak ez dakar berarekin programazioan onartua izateko eskubidea.

Horretaz gain, aurkeztutako eskaeretatik kanpo interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk ere antolatu ahal izango ditu Batzorde mistoak. Halaber, batzordeak erabaki ahal izango du erakusketarik ez programatzea, ustez gutxieneko kalitatea bermatzen ez delako, nahiz eta aretoa libre egon.

Aroztegi Aretoari buruzko informazio guztia aurkituko duzu udal web orrialdeko helbide honetan

Arloa: