·         Guztira bederatzi lan antzeztuko dira

·         Ostegunetik igandera luzatuko da mostra

·         Euskal Herria, Kataluina, Espainia, Grezia eta Italiatik etorriko dira taldeak

 

Helduentzako Nazioarteko Txotxongilo XII. Mostra ospatuko da Bergaran urriaren 23tik 26ra, ostegunetik igandera, bitartean. Bertan Euskal Herria, Kataluina, Grezia, Italia eta Espainiako zenbait taldek hartuko dute parte.

Lehen taldea 23an, ostegunean,  ikusiko dugu kalean zehar, arratsaldeko zazpiretan,  Kantabriako MG Produccioneskek  “Granujas a todo ritmo” lana eskeiniko dute kalez kale musikariekin ingurututako txotxongilo erraldoiekin.

24an, ostiralean,  programa hirukoitza izango dugu, zazpiretan italiako Dromosofista taldekoek Seminarioko Karpan “El cubo libre” eskeiniko dute,  zortziretan Greziako Merlin Puppet Theatrekoek “Clown Houses” taularatuko dute  Zabalotegi Aretoan eta, hamar t´erdiretan, Gaztetxean Dromosofistako italiarrek “Historia de un abrazo” antzeztuko dute.

Larunbatean ere hiru talde izango dira, lehena eguerdiko ordubatetan, Seminarioko karpan, Kontakatilu euskaldunek “Katilukada” lanarekin hasiko dute eguna, gero Zabalotegin, zortziretan, “Allegro man non troppo” Cero en Conducta taldearen eskutik etorriko da, eta amaitzeko, San Martin plazan (euria egiten badu Seminarioko karpan) Kataluinako Borja Ytuquepintasek “Sueños de arena” izeneko lanari emango dio bizia.

Igandean, amaiera egunean, beste lan bi ikusteko aukera izango da, zazpiretan Seminarioko karpan “Lana” Pez Limbo talde euskaldunak antzeztuko du eta zortziretan Kataluinako Guillem Albak “Trau” lana taularatuko du Zabalotegi aretoan.

Hemen programa osoa talde bakoitzaren lanaren azalpenekin.

Arloa: