Udalak “Bergara Bizi” ekimena ipini zuen martxan, Bedelkar eta herriko hainbat merkatarirekin elkarlanean. Azken urteko ibilbideak argi utzi du komertzioek elkarlanean hainbat gauza lortu ditzaketela.

Udaletik, Bedelkarrekin elkarlanean, hausnarketa-prozesu bati ekin diogu. Hausnarketa horretatik ondorioztatu da Bedelkar indartu beharra dagoela, horrekin herriko merkataritza indartzen baita. Horregatik, Beldelkarreko funtzionamenduan aldaketa batzuk egitea onartu dute. Hasteko, “Bergara Bizi” ekimena Bedelkarren eskura pasatzea.

Hemendik aurrera, Bedelkarrek antolatzen dituen ekintza guztietan parte hartu ahal izango dute Bergarako merkatari guztiek eta, horretarako, kuota desberdinak finkatuko dira, Beldelkarreko bazkide direnen eta ez direnen artean.

Bergara Bizi” ekimenaren barnean Bedelkarrek Gabon hauetarako programazio paregabe bat antolatu digu:

-          Izotz pista bat ipiniko da, sarrerak kanpainara atxikitzen diren komertzioetan banatuko dituzte erosketak egiterakoan. 

-          Komertzioak Gabonetako argiekin atonduko dituzte.

-          Gabonetako kanpainaren barruan hainbat zozketa egingo dira, erosketak herrian egiten dituztenak saritzeko.

-          Abenduaren 13an “Bergara bizi” eguna ospatuko da. Egitarau berezi batekin.

-          Pintxo dastaketak egingo dira.

-          Ordutegi eta egutegi berezia egongo da eta, abenduko larunbat arratsalde guztietan komertzioak irekita.

Gabonetako kanpaina honekin, kaptazio lan bati ekin dio Bedelkarrek, eta beste hamar bazkide lortu ditu.  “Bergara bizi” mahaitik  dei egiten diegu,  Bergarako merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresei elkartzera, guztiok indarra baturik helburu handiagoak lortuko baititugu.