CANDYko langileek aurkeztutako mozioa Udal Batzak ahobatez onartu zuen azaroaren 13an. Azpian mozioaren testu osoa.

 

CANDYko Enpresa Batzordeak honako mozioa aurkezten dio Bergarako udalari:

Joan den mendeko berrogeigarren hamarkadan Bergarako hainbat familiek MAYC enpresa sortu zuten.

Duela 22 urte, Italiako CANDY multinazionalak MAYC enpresa erosi zuen eta industria-jarduera zein enplegua mantentzeko konpromisoa hartu zuen, Bergarako lantegian hainbat diru-inbertsio egin zituelarik.

CANDYren ezarpenak Bergarako garapen ekonomikoari sustapena ekarri dio. Era berean, enpresak etekin borobilak ere atera ditu.

Orain Bergarako lantegiko ekoizpena DESLOKALIZATU egin nahi du eta produkzioa Txinara eraman.

Erabaki honekin euren interesei lehentasuna ematen diete, ahalik eta etekin handienak lortzeko interesei hain zuzen, Bergarako enpleguaren kaltetan.

Hau dela eta, mozio hau aurkezten dugu Udalbatzak onar dezan.

Udal hau, CANDYk, Bergaran, duen lantegiko industria-jardueraren jarraitzearen alde agertzen da, hala nola lanpostu guztiak mantentzeren alde. Era berean, enpresa eta multinazionalaren zuzendaritzari adierazten dio langileekiko babes tinkoa eta enpleguarekiko konpromisoa, eta multinazionalak hartu duen erabakiarekiko desadostasuna.

Bat egiten dugu Enpresa Batzordeak azaroaren 13rako plazaratu duen manifestaldi deialdiarekin.

Udal honek ez du CANDYren lurren birkalifikazioa onartukoa alderdi sozialaren adostasunik gabe.

 

Bergaran, 2014ko azaroak 6

CANDYko Enpresa Batzordea