Bergarako hikaz berba egiten ikasteko ikastaro apraposa antolatu da. Zortzi ordutakoa da eta Abenduaren lau egunetan emango da.

Euskeraz berba egiten jakin eta Bergarako hitanoa ikasteko edota praktikatzeko interesa duen edozeinentzat da egokia.

Abenduaren 15, 16 ,17 eta 18an, egunero bi ordutan, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara, Bergarako Udal Euskaltegian, izango da ikastaroa.

Izen ematea abenduaren 10a baino lehen egin behar da, Udal Euskaltegira deituaz, 943764453 telefonora, edota hemen atxikita dagoen “izena emateko txartela” bete eta Udal Euskaltegira, Barrenkalea 33, Irizar Jauregia,  eramanda.

Udalak eta Udal Euskaltegiak antolatutako ikastaroa da eta parte hartzeko 10 € ordaindu behar dira.

----------------------------------------------------------------------------------------------------

Bergarako hitanoa lantzeko ikastarorako izena emateko behar diren datuak:

Izen-abizenak: .....................................................................................................................

Helbidea: .................................................................................. Telefonoa: ..........................