IRAGARKIA

 

Jakinarazten da Alkateak 2014ko azaroaren 13an hurrengo dekretu hau eman duela:

 

“Bi elektrikari ofizialen lanpostuak betetzeko udalak egindako deialdiaren inguruan 2014ko urriaren 20an emandako Dekretua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2014ko urriaren 31n.

 

Dekretu horren euskarazko bertsioan, besteak beste, jasotzen da onartuen behin-behineko zerrenda eta zerrendaren jarraian jasotzen den honako hau osatzea komeni da:

 

Onartuak izan badira ere udalak edozein momentutan baldintzak betetzen direla egiaztatzeko konprobaketa lanak egin ditzake.

 

Pasarte horren gaztelerazko bertsioa ez dator euskarazkoarekin eta baita zuzendu eta osatzea komeni da.

 

Bestalde, ikusi da beste pertsona batek instantzia aurkeztu zuela baina ez dela onartutakoen artean azaltzen.

 

Beraz,

 

ERABAKI DUT

 

 

LEHENENGOA: 2014ko urriaren 20ko dekretuaren euskarazko bertsioan onartuen zerrendan jarraian dagoen pasartea osatzea honela lagaz:

 

Onartuak izan badira ere udalak edozein momentutan baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko konprobaketa lanak egin ditzake eta baldintzak betetzen ez badituzte deialditik kanpo laga.

 

BIGARRENA: 2014ko urriaren 20ko dekretuaren pasarte berdinaren gaztelerazko bertsioa zuzendu eta osatzea honela lagaz:

 

Aun habiendo sido admitidos/as, el ayuntamiento podrá realizar en cualquier momento  comprobaciones para verificar el cumplimiento de los requisitos, y si no los cumplen excluir a los/as aspirantes de la convocatoria.

 

HIRUGARRENA: Onartutako izangaien zerrenda behin betirako onartzea zerrenda horretan honako izangai hau sartuta: Torregarai Larruskain, Mikel.”

 

Ebazpenaren aurkako bideak

Administrazio bidean behin betikoa den erabaki honen aurka oinarrietan jasotako errekurtsoak aurkeztu daitezke bertan zehaztutako epeetan, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

 

Bergara, 2014ko azaroaren 13a

Idazkariak

Arloa: