Dagoeneko banatu da Bergarako Udaleko 2015eko egutegiaren kaleko banaketa. Egutegiak buzoietan utzi dira baina jakin badakigu atari bakarren batean ezin izan direla laga, aterik ez zaielako banatzaileei zabaldu.

Hala, beraz, gabe geratu direnek edo ale gehiago nahi dituztenek Udaltzaingoan jaso ahal izango dituzte.

Baserri-auzoetako banaketa auzo-alkateek egingo dute datozen egunetan. Auzo-alkaterik ez duten auzoetako bizilagunek, berriz, Udaltzaingora etorri eta bertan jaso ahal izango dituzte.