Jakina da herritar asko hurbiltzen direla egunero Agorrosingo instalaziora, lan egunetan 1000 lagun inguru. Kopuru eder hauek kontutan izanik gero eta garrantzitsuagoa da portaera egokia izatea, bizikidetza egokia izan dezagun.
Abian jarri dugun kanpainarekin, erabiltzaileei gogorarazi nahi diegu guztion ardura dela, portaera egokia izatea eta arauak errespetatzea.
Azken garaian antzeman ditugu hainbat jarrera desegoki eta 2015. urtera begira zuzentzeko asmoa dugu.
Baztertu nahi ditugun jarreren adibide batzuk :
• Sorosle eta langileek emandako gomendioei muzin egitea.
• Fitness gimnasioko materiala jaso gabe lagatzea.
• Igeritokira sartzea dutxa gabe.
• Spako bainu ontzian kapela barik sartzea.
• Bakoitzari dagokion aldagela ez erabiltzea.
• Itxiera ordutegia ez errespetatzea.
• …
Portaera hauek baztertzea eta araudia betetzea funtsezkoa da, horrenbeste erabiltzaile dituen instalazioan. Hau dela eta urtarrilaren 11 bitartean, bizikidetza kanpaina izango dugu martxan, informazioa emanez. Urtarrilaren 12tik aurrera arau hausteak antzematen baditugu, arautegia zorrotz aplikatuko dugu eta bidezkoak ez diren portaerak antzematen baditugu, zigor espedienteak abiatuko ditugu.