Aurreko urteetan bezala, Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Udal Euskaltegiak, Jardunen laguntzarekin, bertako euskara lantzeko ikastaroak antolatu ditu, berba egiterakoan egiten diren akatsik ohikoenak lantzeko.

10 orduko ikastaroak dira, ordu eta erdiko saioetan banatuta daude, 8 laguneko taldea osatu ahala jarriko da habian ikastaroa. Ikastaroak aurretik ere egin direnez hasieratik hasi daiteke edo aurrekoen jarraipena landu.

Guraso, zaintzaile, begirale, entrenatzaile eta abarri euren hizkuntza-akatsak zuzentzen laguntze du helburu. Landuko dira ere umeen akatsak zuzentzeko nagusiek erabil ditzaketen estrategia eta lagungarriak.

2015eko otsail-martxoan emango dira ikastaroak. Izena emateko epea bukatu, eta taldeak osatu ondoren zehaztuko dira talde bakoitzaren hasiera eguna eta ordua, eta horren berri bakoitzari emango zaio.

Ikastaroan parte hartzeko 10€ ordaindu behar dira eta matrikulatzeko Udal Euskaltegira deitu, 943-764453,  edota atxikita dagoen “Izena emateko txartela” bete eta Udal Euskaltegira (Barrenkalea 33, Irizar jauregia) eraman, urtarrilaren 30a baino lehen.

Arloa: