Udala herriko hainbat elkarte eta eragilerekin elkarlanean, Herri Batukada antolatzen ari da Aratusteetako Martitzenerako. Aratusteetako egun hau girotzeko eta kolorez betetzeko, Musika Eskola, Bedelkar, Jardun Euskara Elkartea, Bergarako tabernariak eta Udala gogoz eta ilusioz beterik ari dira ekimen berri hau prestatzen herriko ume, gazte zein helduentzako.

Eguna iritsi bitarteko prestaketa lanak: instrumentuak eta entseguak   

Instrumentuak egiteko 2 tailer antolatu dira. Gaur (urtarrilak 30) eta domekan (otsailaren 1ean) 17:30etan hasita, Oxirondoko Azokan, Jardun Euskara Elkartekoekin instrumentuak egiteko eta apaintzeko parada izango da. Materiala bertan egongo den arren, danborrak egiteko nesquik poteak, metalezko gaileta-ontziak eta antzerakoak eramatea eskertuko litzateke. Hala eta guztiz ere, tailerretara joateko aukera ez duenak, etxean prestatu eta apaindu dezake batukada egunerako instrumentua.

Behin instrumentuak prestatuta, Musika Eskolakoekin datozen asteetan entseguak egingo dira Aratusteetako Martitzenean dena prest izateko…animatu eta parte hartu!

Arloa: