Bergarako Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu datorren astelehenean herritik pasatuko den Korrikan parte hartzera…denok korrikara!!!

Martxoaren 23an pasatuko da Korrika Bergaratik. Elorregitik sartuko da 11ak inguruan eta erdigunean 11:40an izatea espero da.  Ibilbidea ondorengo da: San Prudentzio, Labegaraieta, Zubiaurre, San Antonio, Mintegi, Espoloia, Bidekurutzeta, San Martin plaza, Masterreka,  Zubieta, San Lorentzo, San Juan, Ubera.

Bestalde,  ikastetxeetako umeekin antolatzen den Korrika Txikia goizeko 10:15ean hasiko da. Ibilbidea: San Martin ikastetxea, Boni Laskurain, Matxiategi (azoka paretik), Migel Altuna parean sartuko da Ibargaraira, Ertzaintzaren paretik Espaloiko aldapa igoko da, Espaloia, Bidekurutzeta, San Pedro kalea, Artekalea, Arruriaga, Barrenkalea eta San Martin plazan amaiera.

Korrika martxoaren 29an iritsiko da Bilbora eta bertara joateko autobusa irtengo da Bergaratik goizeko 9:15ean. Nahi duenak Jardun Euskara Elkartean eman dezake izena.

Herriko elkarte eta ikastetxeetako ikasleek Korrikaren aldeko lip dub-a prestatu dute. Ondorengo bideoan ikusgai:

 

Korrika Kulturalaren baitan Bergaran antolatutako ekitaldiak

Arloa: