Urbera Auzo Elkarteak, Udalak lagunduta, zuzeneko irratsaio bat eta hiru hitzaldi eskainiko ditu “Ubera Natura” hitzaldi zikloaren baitan.

Larunbat honetan, apirilak 18, emango zaio hasiera zikloari Jagoba Errekondoren zuzeneko irratsaio batekin 9:30etatik 10:00etara. Ondoren, Landarren bizimodua izenburupean hitzaldia eskainiko du 10:30ean soziedade ondoko lokalean. Bi ekitaldien artean hamaiketakoa eskainiko zaie bertaraturakoei.

Maiatzaren 6an, asteazkena, Basogintza mikologikoa izango da hizpide Iro Landaluzerekin eta, azkenik, ekainak 6an Sustarretatatik sendabelarretara hitzaldia eskaini dute Idurre Aranguren eta Itziar Egidazuk. Bi hitzaldi hauek ere soziedade ondoko lokalean izango dira.

Auzotarren ekimena

2014 amaieran bi bilera egin ziren Ubera auzoko kultur dinamika sustatzeko asmoz, auzotarrek hala eskatuta. Bizilagun askok hartu zuten parte bileretan eta 2015 urterako Kultur Programa adostu zuten, besteak beste, “Ubera Natura” zikloa.