Bedelkarrek, Bergarako Merkatari Elkarteak, ESTILISMO-MODA egitasmoa antolatu du Udalaren laguntzarekin udaberrirako. Bergara Bizi ekimenaren baitan kokatzen den egitasmo honetan hainbat ekintza burutuko dira.

 

  • ESTILISMO-MODA ekitaldia

Eguna: Maiatzak 16, larunbata

Ordua: 18:00etan

Lekua: Udaletxeko aretoan

Partaideak: Laura Chamorro, kazetaria, Blogger-a eta TeleDonostiko Gipuzkoa de moda saioko aurkezlea eta Maricruz Garrido, Euskal Herrirako Clarins produktuen ordezkaria.

Bi aditu hauek aurtengo udaberri-udarako joera nagusiak aurkeztuko dituzte.

 

  • Gipuzkoa de moda saiorako grabaketak Bergarako dendetan

Maiatzak 18 eta 19an zehar Bergarako komertzioen grabaketak egingo dira eta Bedelkarreko arropa, osagarri eta estetika dendek beraien produktuak erakusteko aukera izango dute. Ekaina hasieran, Laura Chamorrok gidatzen duen Gipuzkoa de moda saioan igorriko dira grabaketa hauek.

 

  • Moda eta diseinuari buruzko aldizkariaren argitalpena

Ekaina hasieran argitaratuko da aldizkaria eta denda bakoitzak (arropa dendak, konplementuak, estetika eta ileapaindegiak, dekorazio eta oinetako dendak) bere atala eta espazioa izango du, bere produktu esanguratsuenak aurkezteko eta tendentziak azaltzeko. Horretarako, Bergarako argazkilari, diseinatzaile eta kazetari baten laguntza izango ditugu.

 

  • Bedelkarreko bloga martxan

Bedelkarrek bloga martxan jarriko du eta bertan kokatuko dira aldizkariaren testu eta argazkiak.

 

Udaberriko egitasmo honetan, guztira, herriko 44 establezimenduk hartuko dute parte: jantzidendak, kirol jantzidendak, oinetakoak, bitxitegiak, optikak, estetika zentroak, e.a.