Datorren asteazken eta ostegunean asfaltze lanak egingo dira herriko bi gunetan. Batetik, Burdinatetik Boluko plazoletaraino doan errepidea asfaltatuko da eta, bestetik, Hondartzako biribilgunetik Wolframaren biribilgunera doana.

Egunean zehar trafikoan sortu daitezkeen arazoak ekidite aldera, lanak gauez burutuko dira (bi guneetan egunean zehar trafiko intentsitatea oso handia delako). Hasiera batean, gune bakoitzeko asfaltatze lanak egun bateko iraupena izatea aurreikusten da. Horrela, asteazken gauen Bolura doan errepideko lanak egingo dira eta hurrengo egunean, ostegun gauez, bariantetik wolframaren biribilgunera doan errepidekoak.

Udalak lan horiek gauez egin beharrak sor ditzakeen zarata eta eragozpenak sentitzen ditu baino aukera guztien artean egokiena delakoan burutuko dira lanak era horretan.