Espediente zenbakia: 
LAAU/IDA/2015/0001
Deialdiaren xedea: 

Oinarrien xedea da kale-garbiketa zerbitzuko peoi espezialistaren 5 lanpostu betetzeko aukeraketa-prozesua arautzea; hain zuzen ere, Bergarako Udaleko lan-ituneko plantillan hutsik dauden lanpostuak.

Lanpostuak sailkapeneko E taldekoak dira, eta 8. mailari dagokion Destino Osagarria dute, eta udaleko lan-hitzarmenak jasotako soldata-tauletan 6. Osagarri Espezifikoari dagokion soldata-maila dute.

Halaber, 1. hizkuntza-eskakizuna dute, derrigorrezkoa.

Lana astelehenetik igandera eta jaiegunetan egingo dute.

Bestalde, lanegunak eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, betiere lanpostuaren izaera eta premien arabera, eta adibide gisara abenduaren 25ean, urtarrilaren 1 eta 6an, Bergarako jaietan, San Martin jaietan, San Martzial jaietan, Erramu Zapatuan... eta horrelako jaietan antolatzen den egitarauak eskatzen duen langile-premiari erantzuteko lan egin beharko dute, guztiak egutegian aurreikusi eta urteko lan-egutegia osatzeko erabiliko direlarik.

Deialdi honetan aurreikusten  diren 2 lanposturen kontratu finkoen hasiera data estimatuak dira honako hauek :

1.- 2015eko urriaren 1etik aurrera.

2.- 2016ko azaroaren 25etik aurrera.

Lanpoltsa: 
bai
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
GAOn noiz argitaratua: 
2015-06-15
Izangaiek bete beharreko baldintzak: 

Onartuak izateko eta, hala badagokie, neurketan parte hartzeko, ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte izangaiek:

  1. Europar Batasuneko kide diren estatuetakoren baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.
  2. Parte hartu ahal izango du, era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak ere, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, eta adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak.
  3. Era berean, parte hartu ahal izango dute Espainiako estatuan bizi eta aurreko paragrafoetan sartu gabe dauden atzerritarrek. Hauek aukeratuak izango balira, kontratuaren objektu den jarduera burutzeko administrazioaren baimena dutela probatu beharko dute, aipatutako kontratua egin baino lehen.
  4. 16 urte beteta izatea.
  5. Eskolaratze-ziurtagiria edo parekoa den titulazio-maila izatea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
  6. Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala betetzea eragotziko dion gaixotasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea.
  7. Diziplinazko prozeduraren bidez Administrazio Publikoetako erakundeen zerbitzutik bereizitakoa ez izatea, eta administrazio publikoan jarduteko gaitasunaz gabeturik ez egotea.
  8. 1. Hizkuntza Eskakizuna, derrigorrezkoa.
  9. B gida baimena izatea.
  10. Fitosanitarioen aplikatzaileen oinarrizko formazioa izatea.

Oinarri honetan zerrendatutako oinarrizko baldintzak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean beteta egon beharko dira, eta plaza eskuratu bitartean mantendu. h)  azpiatalean ezartzen den baldintza bere unean egiaztatu beharko da eta j) azpiatalean ezartzen den baldintza kontratua sinatu aurretik edo frogaldian ziurtatzekoa eta  frogaldia gainditzeko baldintza izango da.Horrela egin ezean kontratua behin betirako bertan behera lagako da.

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 
2015-07-08
Oharrak: 

Oinarrietan, 8. oinarrian akats bat sumatu denez zuzenketa egin da:
Honela argitaratu zen:
"...
Enpresa pribatuan peoi edo peoi espezialistaren lanetan lan kontratuarekin egindako lana: hileko 0,10 puntu, gehienez ere 5 puntu arte"

Honela dio zuzendu ondoren:
"...
Enpresa pribatuan edo beste administrazio batean peoi edo peoi espezialistaren lanetan lan kontratuarekin egindako lana: hileko 0,10 puntu, gehienez ere 5 puntu arte"

Kale-garbiketako 5 peoi espezialista kontratatzeko deialdia dela-eta, deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkeztu dutenei jakinarazten zaie irailaren bukaerara arte ez dela prozesuarekin jarraitzeko erabakirik hartuko, ez onartutakoen zerrendarik onartuko, ez beste inolakorik; eta prozesuaren inguruko hurrengo iragarkia urriaren hasieran argitaratuko dela, bai udaleko iragarki taulan, bai Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta baita Bergarako Udalaren web-orrian ere.

Onartu eta baztertuak
Onartutako eta baztertutakoen BEHIN BEHINEKO zerrenda: 
Hautaketa frogak eta merituen balorazioa
Azterketak

PL1ari dagokion idatzizko froga egiteko deialdia

Izenburua: 
PL1ari dagokion idatzizko froga egiteko deialdia
Eguna eta ordua: 
2016-02-05 09:00
Lekua: 
Portugaleteko UNEDen. Ignacio Ellacuria parkea, 2-3 Portugalete
Oharrak: 
Proba idatzia gainditu eta ahozko proba egin behar dutenen zerrenda udalari bidaltzen dio IVAPek eta honek iragarki taulan eta udalaren web orrian argitara ematen ditu. Horrela izango ez balitz horren inguruko azalpenak idatzizko azterketa egiterakoan jasoko dituzu.

Ahozko proba

Izenburua: 
Ahozko proba
Eguna eta ordua: 
2016-02-17 10:30
Lekua: 
UNED Portugalete. Abaro etorbidea z/g, 48920
Behin behineko emaitza: 
Oharrak: 
- Honekin batera ahozko azterketa egitera deituta dauden hautagien zerrenda argitaratzen da eta hautagai bakoitzak proba bakoitzerako duen ordutegia: http://www.bergara.eus/eu/node/4738 - Zerrenda ez daudena EZ GAI edo EZ AURKEZTUAK izan dira idatzizko azterketan eta erreklamazioak jarri nahi izanez gero behin betiko emaitzak argitaratu arte itxoin beharko da. - Gogoratu ahozko probak bi zati dituela (mintzamena eta entzumena). - Hautagaiek aipatutako ordurako egon beharko dira proba bakoitzaren hasiera-orduan.

Proba praktikorako deialdia

Izenburua: 
Proba praktikorako deialdia
Eguna eta ordua: 
2016-04-06 08:45 -tik 14:00 -ra
Lekua: 
Udal biltegia. Arruriaga kalea, 16
Behin behineko emaitza: 
Oharrak: 
Jakinarazten da azterketa praktikoa egiteko txanda ariketa teorikoan lortutako puntuazioaren arabera egingo dela, puntuazio txikiena lortu zuenetik hasita. Puntuazio berdina dutenen kasuan, NANaren zenbaki txikiena duenak egingo du lehenago. Hautagaiak ariketa praktikoa egiteko egoki ikusten duten arroparekin jantzita etorri beharko dira.
Lotutako dokumentuak: 
Merituen balorazioa
Behin behineko puntuazioa: 
Epaimahaiaren kontratazio edo izendapen proposamena
Deialdiaren egoera: