Bergarako San Martzial auzoan uztailaren 5ean, igandea, ospatuko da erromeria. Mahaien eta aulkien alokairua:

- Mahai bakoitzaren alokairua: 20€.

- Eskatzaile bakoitzeko 100€ fidantza jarri beharko da. Era berean, eskatzaile bakoitzak ezingo du 5 mahai baino gehiago eskatu. Egindako eskaerarekin agiri bat emango zaio eskatzaileari. Agiri horretan alokatutako materiala zein den jarriko du.

- Eskatzaile bakoitzak alokatzen duen mahai bakoitzeko gehienez ere 8 aulki eskatu ahal izango ditu.

Mahai eta aulkiak alokatzeko tokia, egunak eta orduak:

Ekainaren 18tik 24ra (biak barne), astegunetan, Errotalde jauregian, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Fidantza jasotzeko tokia, egunak eta orduak:

Uztailaren 9tik 15era (biak barne) astegunetan, Errotalde jauregian, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Mahaiak eta aulkiak hartzeko tokia, eguna eta orduak:

Uztailak 4, larunbata, 17:00etatik 20:00etara, San Martzialgo kanparako sarreran.

Mahaiak eta aulkiak entregatzeko tokia, eguna eta orduak:

San Martzialgo erromeriaren ondoren (uztailak 5) mahaiak eta aulkiak jasotzeko puntu konkretu bat jarriko da San Martzialen. Mahaiak eta aulkiak 18:30etik 21:30ak arte entregatu ahal izango dira. Materiala entregatzen duenari Udaleko seilua jarriko zaio.

Materialaren eskatzaile bakoitzak kultura etxean eskaera egiterakoan eman zitzaion orria eraman beharko du materiala entregatzerakoan, han jarriko diotelako seilua. Alokatutako aulkiak eta mahaiak hartutako egoera berean eta 18:30etik 21:30era entregatzen ez dituenak ez du seilurik jasoko, eta ondorioz, fidantza galdu egingo du.

Gero Errotalde jauregian fidantza jasotzeko aukera izango du seilua duen orria entregatzen duenak.