Uztailak 24, ostirala

19:00etan Burdiñate, Barrenkale eta Arruriaga kaletatik kalejira trikitixarekin Boluara igotzeko.

20:00etan Txupinazoa eta Santanatxoaren jaitsiera auzoko musikariekin lagunduta. Jarraian poteo herrikoia eta umeentzat buruhaundiak, dena trikitixarekin alaituta.

21:00etan Sardinada (saldu egingo dira bukatu arte)

22:30ean. Dantzaldia Café Irlandés musika taldearekin.

Uztailak 25, larunbata

10:00etan Diana etxafleruekin. Pintura eta marrazki lehiaketa. Irabazlea datorren urteko jaietako azala izango da eta lan guztiak Masterreka kaleko Nahikari tabernan egongo dira ikusgai abuztuko lehen hamabostaldian.

11:00etan Patata tortila lehiaketa  (izena emateko epea uztailaren 23ra arte, 19:00etan, Imaz harategian). Pintxoak  salduko dira.

12:30ean Bolua otxotearen kantu emanaldia. Puzgarriak plazan.

13:30ean. Txikiteo herrikoia (zerbait pikatzeko egongo da).

14:30ean Bazkari herrikoia Bolua kalean (Azpeitxi jatetxeak menu berezia prestatuko du uztailaren 23an baino lehen izena ematen dutenentzat. Kanpoan jarritako mahaietan jartzeko lehentasuna edukiko dute Azpeitxi jatetxean menu berezia eskatu dutenek).

16:30ean Trikitixa. Musika.

17:00etan Doka eta igel txapelketak.

19:00etan Txikiteo herrikoia otxotearekin lagunduta.

22:30ean Dantzaldia Tsunami musika taldearekin.

Uztailak 26, igandea

10:45ean Diana etxafleruekin.

11:00etan Pilota partiduak Boluko pilotalekuan: auzoko lau bikote gazteen arteko bi partidu eta nagusien norgehiagoka. Sari banaketa. Euria eginez gero, Zabalotegiko frontoian egingo da.

12:00etan Santa Anako ermitan meza. Ondoren, mezara joan direnentzat salda eta egositako txorizo pintxoa Santa Anako elkartean. Gero txikiteoa Barrenakalen trikitixarekin. Jarraian txirrindulari lasterketa II Ugarrixako igoera, ondoren apar festa Bolua kalean.

13:30ean Boluako plazan pintxo banaketa, txikiteo herrikoia hasteko.

16:00etan Mus txapelketa.

17:00etan Puzgarriak eta ginkana.

18:00etan Animazioa DJ Pinoarekin.

19:00etan Buruhaundiak umeentzat musikaz alaituta. Rifaren zozketa. Txokolatada.

20:00etan Santanatxoaren igoera eta jaien amaiera.

Arloa: