Eusko Jaurlaritzak ETAk, GALek edo Estatuko segurtasun indarrek 1960 eta 2010 urte bitartean Euskadin egindako 707 hilketen inguruko informazioa jaso du Bizitzarako eskubidearen Urraketen Udal Erretratuak (1960-2010) txostenean. Dokumentuan 50 urte horietan hil zituzten pertsonen zerrenda jasotzen da udalerriz udalerri, 128 herritan “jatorri politikoko indarkeria mota guztien eraginez izandako bizitzarako eskubidearen urraketak” jasoz.

Hildakoen memoria gordetzeko helburuarekin egin da txostena, baita herri bakoitzean izandako biktimak gogoratzeko eta aitortza jarduerak sustatzeko ere, etorkizunerako bizikidetzarako oinarri sendoak ezartzeko, sentsibilitate ezberdineko agente sozial, politiko, senide eta gainerako talde sozial guztiekin.

Udalak Bergarako Memoria Erretratua jaso zuen

Juan Jesus Alberdik, Bergarako alkateak, beste 128 alkaterekin batera udalerriko Memoria Erretratua jaso zuenMemoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan (Gogora) Iñigo Urkullu buru zela egindako ekitaldian.

Dokumentua ikusi nahi izanez gero, egin klik ondorengo estekan:

Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri. Bergara 1960-2010

Oroimenaren Egunerako ekitaldia prestatzen

Ildo honetaik, Udala beste alderdiekin elkarlanean, azaroaren 10erako, Oroimenaren Egunerako, ekitaldia prestatzen ari da herrian izandako biktimak gogoratzeko.