Oporren ondorengo lehenengo osoko bilkura egingo da gaur 19:30ean eta landuko diren ondorengoak dira:  

 

1.      2015eko uztailaren 27an egindako bileraren aktaren onarpena.

2.      Alkatearen jakinarazpenak.

3.      Debagoieneko Mankomunitateko batzorde informatzaileetarako ordezkarien izendapena.

4.      Estatuko abokatuak diru-laguntzen plan estrategikoaren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu duela eta, Epaitegiak eskatutakoa betez Dekretuz 2015eko abuztuaren 19an hartutako erabakia baieztatzeko proposamena.

5.      Berankortasunari eta ordaintzeko batez besteko epeari (OBBE) buruzko informazioa. 2015-2 epea (Udal administrazioen fakturen erregistroa eta berankortasuna).

6.      Kontuhartzaileak emandako hainbat erreparoren berri Udalbatza Osoari ematea.

7.      Ibarra 15-17 Jabe komunitatearen izenean, eraikinetan igogailua jartzeko hartu behar den eremua soberako lursaila aitortzea.

8.      A-40 areako 40-A exekuzio unitatearen hiri antolakuntzako plan berezi aldatuari behin betiko onarpena.

9.      Kaleratzeak Stop Desahucios plataformak aurkeztutako mozioaren onarpena.

10.   AVITE elkarteak aurkeztutako mozioa.

11.   Errefuxiatuen inguruan aurkeztutako adierazpen instituzionalaren onarpena.

12.   Emakumeen mundu martxa dela eta, adierazpen instituzionalaren onarpena.

13.   Eskaera eta galderak.