Udalbatza Osoaren ohiko bilkura egingo du astelehenean Udalak. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da eta hainbat gai landuko dira. Hona hemen lan-zerrenda osoa: 

1.      2015eko irailaren 28an egindako bileraren aktaren onarpena.

2.      Alkatearen jakinarazpenak.

3.      Trafikoko buruzagitza, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Bergarako Udalaren artean sinatu beharreko hitzarmena: Bide segurtasunaren arloko informazioa trukatzeko eta datu baseetan sartzekoa.

4.      Agitax elkartearen proposamena 2016ko hiri barruko taxi zerbitzuaren tarifen inguruan.

5.      Udalari egindako dohaintza baten onarpena.

6.      Zinegotzi bati dedikazio partziala aitortzeko proposamena.

7.      Estatuto Abokatuak diru-laguntzen plan estrategikoaren aurka ezarritako administrazioarekiko auzi errekurtsoan Udala defendatzeko abokatua izendatzeko proposamena.

8.      Bergara-Elorregi zatiaren 2. fasea (4. ibilbidea: Debarroa) egiteko proiektuaren barnean, udal jabariko zatiaren erabilera zesioa Gipuzkoako Foru Aldundiari.

9.      Debagoieneko Mankomunitateko kirol batzorderako ordezkariaren izendapena.

10.   Hondakinak biltzeko eraren inguruan herri-kontsulta egiteko proposamena.

11.   Aurtengo aurrekontuaren exekuzioa: urtarrila-ekaina epea.

12.   Ordenantza Fiskalak. 2016. urterako proposamena.

13.   Kaleratzeak Stop Desahucios plataformarekin adostutako mozioa.

14.   Azaroak 25, emakumeen aurkako biolentzia desagerrarazteko nazioarteko eguna dela eta EH Bilduk proposatutako erakunde adierazpena.

15.   “Debagoiena Ospitalea. Erresonantzia Magnetikoa” izenburua daraman mozioa.

16.   Elkartasun internazionalista bultzatzen ari diren talde eta pertsona batzuen inguruan adierazpen bat onartzeko proposamena, EH Bilduk aurkeztua.

17.   Hassana Aaliari elkartasunezko adierazpena egiteko EH Bilduk aurkeztutako proposamena.

Eskaera eta galderak.