Honen bitartez aditzera ematen da 2015eko azaroaren 29an egingo den hondakin-bilketaren herri-kontsulta egiteko erabiliko den zentsua jendaurrean erakusgai dagoela azaroaren 3tik 9ra Idazkaritzan. Epe horren barruan interesatuek aukera izango dute beraien errolda-datuak zuzenak diren egiaztatzeko eta, hala balegokio, Alkatetzaren aurrean datuei buruzko erreklamazioa jartzeko; ondoren, Alkatetzak 2015eko azaroaren 15erako erabakiko du, eta jarraian iragarki-oholean zentsuaren zuzenketak argitaratuko dira,  betiere izaera pertsonaleko datuen babesa errespetatuta.

Era berean, herri-kontsultan botoa emateko hauteslekuak ohikoak izango direla jakinarazten da eta  kaleen edo auzoen arabera erabakiko dela bizilagun bakoitzak non bozkatu ahal izango duen. Kale eta auzo bakoitzari dagokion hauteslekua eta mahaia datorren azaroaren 2an argitaratuko da, bai udaletxeko iragarki oholean eta baita webgunean ere.