Aurreko Udalbatzan onartutako Ordenantza Fiskalen baitan, Agorrosineko tasa igoeraren nondik norakoak eta argibideak aurkezten dira ondorengo lerroetan; halaber, egungo egoera zein den eta hartutako neurriaren zergatiak eta xedea zehaztasunez azaltzea da helburu. 

- Ondorengo irudietan azaltzen diren datuekin simulazio bat egin da; bertan islatzen da nola bukatuko litzatekeen 2015. urtea aurreko legealdiko udal gobernuak onartutako aurrekontuarekin eta gobernu berriak proposatutako % 20ko igoerarekin.  

- Tasaren igoerarekin defizit osoa jaitsi egingo litzateke, 1.013.656 eurotik 839.656 eurora (-%17); nahiz eta oraindik handia izan.

- Agorrosineko defizita oraindik bergarar guztion artean ordaintzen egongo ginateke.

- Agorrosineko gastuak, batez ere, bertako zerbitzuen erabiltzaileek ordaindu beharko lituzkete, eta ez bergatar guztiek.

- %20ko igoera hau aplikatu ondoren, erroldatu gabekoek %25eko errekargua izango dute bergararrek ordaintzen dutenaren aldean. Antzuolak eta Elgetak ere eurei dagokien defizitaren zatia ordaintzea da gobernu berriaren proposamena.  

- Agorrosineko gastuak, batez ere, bertako zerbitzuen erabiltzaileek ordaindu beharko lituzkete, eta ez bergarar guztien artean.

- Gai honi buruz hitz egiteko interesa duenak Udalarekin harremanetan jar daiteke honako posta elektroniko honen bidez: agorrosin@bergara.eus