Asteburu honetan XV. mende bukaerako "Kristo hilagatik dolua" pintura flamenkoaz gozatzeko aukera izango dugu Laboratorium museoan. Aldi berean, Santa Katalina irudikatzen duen eskultura bat ere ikusi eta aztertu ahal izango da. Jesús Muñiz Patralanda arte adituak gidatuko du saioa goizeko 11:30etatik aurrera. Igandean euskarazko saioa izango da ordu berean eta bertan Arantza Otaduy eta Xabier Aranburu teknikariek emango dituzte azalpenak. 

Erdi Aroaren bukaeran Europako pinturaren mundua berritzen hasi zen. Italiatik eta Flandriatik etorri zen berrikuntza hori. Italiako artistak naturalismoa eta perspektiba matematikoa hasi ziren lantzen. Flandiarrek estilo Goitkoa gainditu zuten margotzeko modu berri bat sortuz; horretan errealitatearen xehetasun guztiak fidaltasunez islatzea, perspektiba enpirikoa eta olioaren teknikak eskaintzen dituen posibilitate berriak garrantzi izaugarria izan zuten. Bergaran "Kristo hilagatik dolua"