Itxura denez, gazte pare bat adinekoen etxebizitzetara joaten ari dira azken egunetan Bergarako uran arazoak daudela esanez eta arazoa konpontzeko filtro bat erabiltzea beharrezkoa dela. Filtroa eta eskulana 2.000 eurotik gora kobratzen ari dira etxebizitzetan, Udalari jakinarazi dionez kaltetuetako baten senideak. 

Udalak hau guztia iruzurra dela azpimarratu nahi du; uraren egoera ona dela eta ez dela inolako arazorik izan ziurtatu.