Datorren astelehenean, hilak 11, EAJ eta PSE alderdiek osatzen duten Udal Gobernuak Elena Lete aurkeztuko du alkategai eta kontrakorik ezean, Bergarako alkate izendatuko dute arratsaldeko 19:00etan egingo den Osoko Bilkuran.

Elena Lete Arrasateko Udalean aparejadore lanetan aritu da hirigintzako teknikari bezala 22 urtez eta 2013 urteaz geroztik Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Hirigintza Zuzendaria izan da orain arte.

Igor Oiarbide, Udalbatzako zinegotzi
Juan Jose Alberdik alkatea kargua uzteaz gain, Udal Korporazioko kide izateari ere utzi zion abenduan eta, ondorioz, EAJko zinegotzi berri bat ere izendatuko da asteleheneko Udalbatzan. Igor Oiarbide da bera, 2015eko udal hauteskundeetan EAJk aurkeztu zuen zerrendako hurrengo hautagaia.