Bergarako Udal Euskaltegiak, Udalaren laguntzarekin, merkatariendako, ostalariendako eta bulego-lanetan dabiltzanendako euskara ikastaro bereziak antolatuko ditu 2015-2016 ikasturterako.

Batetik,  5 orduko ikastarotxoa izango da, doan, 2016ko otsail-martxoan; eta bertan parte hartzeko nahikoa da euskaraz berba egiten jakitea.

Ikastaro horretan honako gai hauek landuko dira:

-  Euskaraz idazten laguntzeko Interneten ditugun baliabideen berri eman eta erabiltzeko oinarrizko azalpenak: hiztegiak zela kontsultatu, zuzentzaile ortografikoa eta itzultzaile automatikoa zela erabili, idatzi ereduak non aurkitu...

- Gehien erabiltzen diren idatzietan (eskaerak, fakturak, aurrekontuak, ordainagiriak, oharrak, gutunak...) sarri errepikatzen diren esaldi ereduak.

Eta, bestetik, 60 orduko ikastaro berezi bat ere eskainiko da taldea osatzea lortuz gero.

Bigarren ikastaro honetan merkatariek eta ostalariek behar dituzten oinarrizko baliabideak landuko dira. Ikastaroa egiteko 69 euro ordaindu beharko da, baina asistentziaren arabera izango dira diru-itzulketak.

Interesatuek urtarrilaren 29a baino lehen eman behar dute izena Udal Euskaltegian  (943-76 44 53 telefonora deituta edo Barrenkalea 33ko Irizar jauregira joanda).

 

Arloa: