Atzo aurkeztu zituzten Bergarako aratusteak. Urtero gisa, Sorgin-dantza, mozorro bazkaria, banda eta orkestraren ohiko kontzertua, erraldoi eta kilikien konpartsaren kalejira, batukada erraldoia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldiak izango dira ikusteko eta gozatzeko festek irauten duten bitartean. Baina protagonista herritarrak izatea nahi du Udalak. Eta horrale azaldu zuen Elena Lete alkateak prentsaurrean: “Herriko talde eta eragileekin osatu eta ospatu nahi ditugu aurtengo aratusteak ere”, azaldu zuen.

Otsailaren 2tik 9ra ospatuko diren festek 34.000 euroko aurrekontua izango dute.

Aurtengoan, lehen aldiz, kartel irabazlea aukeratzerakoan, herritarrek ere izan dute hitza; www.bergara.eus Udal webgunearen bidez beren iritzia boto bidez azaltzeko aukera izan dute. Guztira, 92 herritarrek botatu dute, eta Martinezek horietatik 59 jaso ditu.
Boto horiez gain, Udalaren Kultur Departamentuaren kideen irizpideak batuz erabaki da azkenean eta Sara Martinez Alberdiren kartelak iragarriko ditu aurtengo aratusteak.

Eranskinak: