Urtero bezala, abian da Bergarako Udaleko Euskara batzordeak antolatzen duen Koldo Eleizalde lehiaketa. Bergaran jaioek, bertan bizi direnek edo bertan lan edo ikasten dutenek har dezakete parte.

Azkeneko urteetan egin izan denaren bidetik, idatzizko generoak eta ahozkoak eskaintzen dira. Lehenengo multzoan bi sail bereizi dira (ipuin idatzia eta komikia) eta bigarrenean beste bi: bertsoa eta kontaketa/interpretazioa. Azkeneko sail horretan era honetako generoak aurkez daitezke: antzerki, ipuin-kontaketa, umorezko pasadizo, txiste-saioak … Partaidetzaren arabera, genero bakoitzeko lanak bereiztuta baloratu ahal izango dira. Egile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu genero bakoitzean.

Lanak aurkezteko epea martxoaren 17ra artekoa da.

Lehiaketaren oinarriak eta bestelako azalpenak Udaleko webgunean ikus daitezke helbide honetan: http://www.bergarakoeuskara.eus/koldo-eleizalde-lehiaketa