BERgara, ELgeta eta ANtzuolako udal eta eragile ezberdinen artean sortutako foroaren helburua nagusia 2. sektorearen garapenerako hausnarketa-gune izatea da.

Berelan Foroa 2011ko azaroan sortu zen eta sorreratik lan ildo desberdinak jorratzen aritu da. Formakuntza; momentuko baliabideen premiak identifikatzea; sare industrialen berrikuntza; enpresen erabakitzeko guneak berreskuratzea; kooperazio sareak sortzea; eta, giza eta finantziazio baliabideak lortzea, besteak beste. Era berean, urte hauetan guztietan zehar ekimenari forma eman zaio.

Hemendik aurrera, Berelan Foroa erakundetzearekin batera, 2016ko kudeaketa planean ezarritako helburu eta lan ildo nagusiak ondorengoak dira: Berrikuntza arloan, enpresek dituzte beharrei aurre egin; enpresen inplikazio eta garapena ENPRESARE Foroari bultzada emanez; industria aktibitate berriak erakarri; enpresa txikiei laguntzak bideratu; enpresa txikiek merkataritza arloan dituzten premiak asetu; eta, eragile sozialekin elkarlana sustatu.