Otsaileko ohiko Udalbatzan landuko diren gaiak ondorengoak dira: 

1.      2016ko urtarrilaren 25ean egindako bilkuraren aktaren onarpena.

2.      Alkatearen jakinarazpenak.

3.      Zerbitzuak eman edo udal aginpideko jarduera administratiboak burutzeagatiko prezio publikoen ordenantza arautzailea aldaketa.

4.      40-A Areako 40-A 1 exekuzio unitateko P-4 eta P-5 partzeletan eraikiko diren eraikinen forma eta bolumena aldatzeko “Urartetxe S.L.” enpresarekin hirigintza hitzarmen berrituaren onarpena.

5.      Debagoieneko Mankomunitatearen eta bera osatzen duten zenbait udalen arteko hitzarmena, kanpoko argiteria publikoaren instalazioak berritzeko baterako proiektua garatzeko, Energia Dibersifikatu eta Aurrezteko Institutuak finantziatuta.

6.      2016ko Udal Aurrekontuak.

7.      Dohaintza batzuk onartzeko proposamena.

8.      Errekalde jauregiko lorategiko eustormaren zati bat eraisteko lanak adjudikatuz Alkateak 2016ko otsailaren 11n emandako Dekretua baieztatzeko proposamena.

9.      Udaleko lau udal taldeek adostutako adierazpena martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.

10.   Adierazpen Instituzionala SEADen aldarrikapenaren 40. urteurrena dela eta.

11.   Eskaera eta galderak.