Datorren ostegunean, martxoak 10, “Isidro Monzon: Etxeak. Sormen berezi bat Euskal Herrian” erakusketako bisita gidatua egingo du Gean Idiarte arkitektoak Laboratorium museoan arratsaldeko 18:00etan.

Bisita gidatuko duen Gean Idiarte iparraldeko arkitektoa Isidro Monzonen lan aztertzen aritu zen arkitekto taldeko kide da eta Monzonen lana oso ondo ezagutzen du, egindako azterketaren ondorioz.