Bergarako Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du, atzo goizean Bruselan gertatutako atentatuen aurrean; izan ere,  aireportuan eta hiriburuko erdiguneko metroan hainbat leherketa izan ziren, eta hildako eta zauritu ugari eragin zituzten. Udalak erabateko irmotasunaz gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei.
 
Udalak bat egiten du Iñigo Urkullu Lehendakariak egindako deialdiarekin. Horrela, gaur, 12:00etan udaletxe azpian, bost minutuko elkarretaratze isila egingo da gaitzespena eta biktimekiko elkartasuna adierazteko. Udalak bergaratar guztiei ere dei egin nahi die ekitaldi honetan parte hartu dezaten.

Udaletik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Bruselako hiriari eta Belgikako herritarrei, une latz hauetan.