Ostiralean hasiko dira aurtengo Pentekoste Jaiak eta motordun ibilgailuen erabilera ahalik eta gehien murrizte aldera, autobus zerbitzu berezia jarriko da martxan aste bukaerarako Bergara eta bailarako herri ezberdinen artean.

Horrela, jaiez gozatzera etortzen diren pertsona guztiei autobus zerbitzua erabiltzeko gonbitea luzatu nahi die Udalak.

Autobusen ibilbidean aldaketak Pentekosteetan

Era berean, Pentekoste jaiak iraun bitartean, ostiral arratsaldetik asteazken goizera arte, hainbat geraleku kendu egingo dira:

  • Eibarrera norabidean dauden BBVA eta Santa Marinako geralekuak
  • Arrasatera norabidean dagoen Santa Marinako geralekua

ASTE BUKAERARAKO GAUEKO AUTOBUS ZERBITZUAREN ORDUTEGIA:

 

Arloa: